Leherketa Bergaran: eztanda gertatzeaz bat hartutako irudiak

Maider Arregi 2008ko ots. 8a, 11:58

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, lehergailua aurpegia estalita zeukan gizonezko batek jarri duela grabatu dute epaitegiko kamerek; zehazki, 23:40etan bi motxila utzi dituela epaitegi atarian, eta azkar alde egin duela handik. Bi motxiletan 15 kilo lehergai zeudela dio Herrizaingo Sailak, eta ETAren ekintza dela. Bestalde, Udalak kaltetuei jakinarazi die Ertzaintzaren komisaldegitik pasa beharko direla salaketak jartzera, bertan zentralizatu baita tramitazio guztia.

Goienako lan taldea bertan izan zen leherketa gertatzeaz bat. GOITBk jasotako irudiak ikusgai dituzue webgunean. Irudi hauek beste hedabide batzuk etorri baino lehen hartutakoak dira. GOITBko kameralaria eztanda egin eta minutu gutxira bertan izan zen.

Lehergailu batek eztanda egin du epaitegiko ate aurrean

Gaur, 00:20ak aldera gertatu da leherketa, ezezagun batek Suhiltzaileak ohartarazi ondoren 23:55ean, 00:30ean eztanda gertatuko zela esanda. Ertzaintzak lehergailua aurkitu ostean, eztanda egin du. Aurretik, segurtasuneko langileek motxila susmagarri bat ikusi dute eraikineko atean, eta ertzainei horren berri eman diete.

 

Bergarako epaitegia map - Tagzania

Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, gauerdia baino hiru minutu lehenago abisua eman diete suhiltzaileei, esanez gauerdian lehertuko zuela lehergailuak. Dena den, ordurako hantxe zegoen polizia, epaitegiko zaindariek abisatuta, haiek motxila susmagarri bat atzemanda zuten-eta.

Ertzaintzak inguru guztia hustu eta gero, gauerditik hogei minutura egin du eztanda lehergailuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak