Lehen eta Haur Hezkuntzako ikasketak, Huheziren esku

Jasone Zabala 2009ko otsailaren 9a

Anecak, Goi Hezkuntzako Ebaluazio Agentziak, onartu egin dizkio Huhezi fakultateari Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza ikasketa berriak. Anecak otsailaren hasieran jakinarazi zion Huheziri erabakia. Horren arabera, ikasketa biak titulu ofizial izango dira, erabat egokituta Europaren ikasketa plan berrira; eta irakatsiko dira datorren ikasturtetik aurrera.

Proposamen berritzaileak

Anecaren arabera, Huhezik Lehen Hezkuntzarako eta Haur Hezkuntzarako aurkeztutako proposamenak" berritzaileak dira". Gaineratu du erreferente sendoetan oinarrituta daudela eta egokituta daudela Hezkuntzaren Legera eta Europaren Kualifikazio Sistemak egindako gomendioetara.

Zer da Aneca?

Aneca Goi Hezkuntzako Ebaluazio Agentzia a. Espainiako Hezkuntza Ministerioak sortu zuen 2002. urtean, eta Madrilen dago kokatuta. Momentu honetan bera arduratzen da ebaluatzeaz Espainiako Estatuko unibertsitateek aurkeztutako titutlu ofizial berriak.

Kasu honetan, ondorengo hiru kolektiboak dira Ebaluazio batzordea osatu dutenak:akademikoek, profesionalek eta ikasleek, denak hautatuak Verifica izeneko programak ezarritako irizpideen arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak