Lehen elur malutak Urbian eta Aizkorrin

Maider Arregi 2008ko urriaren 28a

Gaur goizean Urbia eta Aizkorriko tontorrak zuritu egin dira. Izan ere, udazkeneko lehen elur malutak hasi dira erortzen. Goizean elurra 1.200 metrora egingo zuela zegoen iragarrita eta egin egin du. Izan ere, Urbia 1.100 metrora dago. Arratsaldeko iragarpenen arabera, 800-900 metrotara jaitsiko da elur kota. Eta bihar, 600-800ra jaitsi daiteke. Dena den, oraingoz mendi aldean egingo du elurra. Hala ere, hotza eta euria egingo du datozen orduetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak