Legutioko atentatua gaitzesteko kontzentrazioak

Goiatz Arana Begiristain 2008ko maiatzaren 15a

Eguerdian egin dituzte elkarretaratzeak, erakunde publikoen aurrean. Debagoienari dagokionez, Oñatin eta Arrasaten egin dituzte, esaterako.

Elkarretaratze isilak izan dira kasu bietan eta, alderdi politikoetako ordezkariekin batera, atentatua gaitzetsi dute herritar batzuk ere.

Arrasatekoan, sozialistak eta jeltzaleak izan dira, EAko eta Ezker Batuko zinegotziekin  batera. Oñatikoarekin bat egin dute Lourdes Idoiaga alkateak eta Ainhoa Galdos alkate-ordeak eta Oñati Ezkerretik koalizioko ordezkariek, besteren artean.  

Eguerdiko hamabitan hasita egin dituzte 15 minutuko kontzentraziook eta,  bi ordu lehenago, goizeko hamarretan, atentatuaren ondorioz hildako Juan Manuel Piñuel guardia zibilaren hiletak egin dituzte Gasteizko katedral berrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak