Legutioko atentatua gaitzesteko kontzentrazioak

Goiatz Arana Begiristain 2008ko mai. 15a, 16:13
Eguerdian egin dituzte elkarretaratzeak, erakunde publikoen aurrean, baita Debagoienean ere: Oñatin eta Arrasaten, esaterako.

Elkarretaratze isilak izan dira kasu bietan, eta alderdi politikoetako ordezkariekin batera, atentatua gaitzetsi dute herritar batzuk ere.

Arrasatekoan, sozialistak eta jeltzaleak izan dira, Ezker Batuko eta EAko zinegotziekin  batera; Oñatikoarekin bat egin dute Lourdes Idoiaga alkateak eta Ainhoa Galdos alkate-ordeak eta Oñati Ezkerretik koalizioko ordezkariek, besteren artean.  

Eguerdiko hamabitan hasita egin dituzte 15 minutuko kontzentraziook eta,  bi ordu lehenago, goizeko hamarretan, atentatuaren ondorioz hildako Juan Manuel Piñuel guardia zibilaren hiletak egin dituzte Gasteizko katedral berrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak