Bi zati
- Legutiano eta Arrazua-Ubarrundia artekoa: 5 kilometro izango ditu eta 65 milioi euroko aurrekontua. Lau urteko epea izango dute lanak bukatzeko. Comsa, S.A. eta Cycasa, Canteras y Construcciones, S.A. enpresek sortutako aldi baterako enpresa-elkarteak egingo ditu lanok. Zati horren barruan daude Albertiako tunelaren lehenengo 2,7 kilometroak; 4,8 kilometro izango ditu guztira tunelak.
- Tunelaren bukaerako zatia (2,1 km.) bigarren zati batean egingo dute. Ferrovial Agroman, S.A. eta Fonorte Empresa Constructora, S.A. enpresek sortutako enpresa-elkarteak egingo ditu lanok. 65,6 milioi euroko aurrekontua izango dute eta 45 hilabeteko epea. Zati honek 2,4 kilometro izango ditu eta Legutiano, Aramaio, Leintz Gatzaga eta Eskoriatzako lurretatik pasako da.
Lehiaketara beste bi tarte
Bestalde, Trenbide Azpiegituren Administratzaileak jakinarazi du AHTren beste bi tartetan egin beharreko lanak lehiaketara atera dituela:
- Eskoriatza - Aramaio: 113 milioi euroko aurrekontua izango du eta 30 hilabeteko epean egin beharko da tartea. 5,58 kilometro izango ditu.
- Aramaio - Arrasate: 78,3 milioi euroko aurrekontua izango du eta 30 hilabeteko epea.
Guztira, ia bederatzi kilometroko trenbidea izango da tarte horietakoa eta 191,4 milioi euroko aurrekontua izango du.