Interneterako konexio bakarra, bizilagunen komunitateko kide guztientzako

Goiena 2010ko ira. 17a, 16:12

Wifi edo klabe bitartez, eraikin bateko bizilagun guztiek erabili ahal dute konexio bera sarera konektatzeko. Hala erabaki du Espainiako Merkatu Batzordearen kontseiluak. Herritarrek poztasunez hartu dute berri ona.

Espainiako Telekomunikazioen Merkatu Batzordeko kontseiluak egindako ebazpenak erabat zabaldu dizkie ateak Internet partekatu nahi duten bizilagunen komunitateei; izan ere, Interneterako konexio bakarra ordainduta bizilagun guztiek konexio bera erabili ahal dute erabaki horren arabera. Legezkoa baita, esaterako, eraikin bateko bizilagun guztiek konexio bera partekatzea. Horretarako, seinalea eraikin osora zabaldu eta etxebizitza bakoitzean wifi edo kable bidez seinale hori jasoko duen hartunea soilik ipini beharko litzateke.

Herritarrei galdetuta, gehienek, eurek kontratatuko konexio propioa erabiltzen dutela diote; eta konexio hori etxebizitzako pertsona bakar batek edota, gehienez jota, hiru lagunek erabiltzen dutela. Horregatik, poztasunez hartu dute berri ona. 

Internet erabiltzeko eredu berria dagoeneko ohiko bilakatu da Europako herrialde batzuetan eta Debagoienera ere heldu da: Interneterako konexio partekatua erabiltzen duten bizilagunen taldeak badira-eta. Telekomunikazioen merkatu batzordeak aztertu du baita ere komertzioen, adibidez jatetxe eta hotelen kasua. Hauek internet bezeroen esku ipintzeko aukera izango dute aurrerantzean ere, euren jardueraren zerbitzu osagarri bat delako eta erabiltzeko aukera bezeroei, talde murritz bati bakarrik ematen dietelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak