Laurent Galinier eta Ainhoa Murua Oñatiko Duatloian nagusi

Maider Arregi 2008ko martxoaren 16a

Helmugaratzen lehen debagoiendarra Ander Agirre izan zen eta lehen oñatiarra, berriz, Ekaitz Osa, zapatuan egindako Euskadiko Duatloi Txapelketako hirugarren proban. Eguraldiak ez zuen asko lagundu, izan ere, tarteka euri zaparrada gogorrak izan baitziren. Hala ere, antolakuntzako kideak oso pozik zeuden guztia bikain atera baitzen eta inoiz baino parte hartze handiago izan baitzuen duatloiak. Guztira, 340 lagunek eman zuten izena zapatuan, martxoaren 15ean, egindako proban.


Euskadiko Duatloi Txapelketako hirugarren proban Laurent Galinier frantsesak eskuratu zuen garaipena. Oso gertutik bi segundotara, Felix Martinez helmugaratu zen. Asteleheneko Goienkariari adierazi zion Martinezek oso gustura gelditu zela lortutako emaitzarekin. Maila ezin hobea zegoela gaineratu zuen. Proba osoan bateratsu joan ziren, bai lasterketan eta baita bizikletan ere lehen bi sailkatuak. Helmugako azken metrotan erabaki zen garailea. Galinierrek Oñatiko proba oso polita eta gogorra dela nabarmendu zuen. Gainera, bere aurtengo lehen duatloia zela eta egoera fisko bikainean aurkitzen dela gaineratu zuen.

Emakumezkoetan

Emakumezkoetan Ainhoa Murua nagusi. Minutu gutxira Virginia Berasategi izan zuen herrian barrena egin zen lasterketako proban. Deskargara bidean, ordea, bizikletaren katea atera zitzaion eta Berasategik aurrea hartu zion. Hala ere, Udanako jaitsieran nagusitu zitzaion Murua. Orain munduko probetara begira daudela esan zuten. Murua martxoaren 30ean Australiara joango da eta Berasategik Lanzaroteko Iron proba egingo du maiatzaren 24an.

Parte hartze handia

Orain arteko parte hartze handiena izan du Oñatiko Duatloiak, 340 lagunekoa. Euria egin zuen baina dena oso ondo atera zenez antolatzaileak pozik azaldu ziren.

Sailkapena

Lehenengo neskak

1. Ainhoa Murua    1:53:24
2. Virginia Berasategi    1:54:00
3. Lucia Garate    2:00:22
4. Inma Rafael    2:02:43
5. Amaia Ostolaza    2:03:17

Debagoieneko neska federatuak

7. Maria Oiartzabal    2:10:28
13. Iratxe landa    2:27:27
14. Izaskun Berasategi    2:33:12

Lehenengo mutilak

1. Laurent Galinier    1:41:42
2. Felix Martinez      1:41:44
3. Nicolas Capoferri    1:45:14
4. Asier Etxezarreta    1:45:36
5. Mikel Monasterio    1:45:46

Debagoieneko mutil  federatuak

13. Ander Agirre    1:46:49
14. Beñat Arnaiz    1:46:54
16. Ekaitz Osa    1:48:18
17. David San Martin    1:48:21
29. Asier Oiartzabal    1:51:09
51. Andoni Illarramendi    1:53:44
54. Aitor Rementeria    1:53:55
62. Raul Montiel    1:54:25
63. I. Uribetxebarria    1:54:30
69. Imanol Erle    1:54:49
75. Aitor Sotil    1:55:42
76. Aritz Kortabarria    1:55:44
78. Edu Perez    1:55:49
80. Roberto Gartzia    1:55:58
83. Ricardo De Goñi    1:56:20
85. Igor Lazkano    1:56:26
89. Josu Odriozola    1:57:10
92. Joseba Iturraspe    1:57:23
107. Jose Manuel Benitez    1:59:17
112 Julen Kortabarria    1:59:23
119. Harkaitz Gainzarain    1:59:48
121. Juan Carlos Rueda    1:59:52
129. Miguel Angel Igartua    2:00:36
136. Mikel vazquez    2:00:48
137. Mikel Larrañaga    2:00:48
149. Roberto Vazquez    2:01:23
162. Iban Agirrebeña    2:02:22
170. Mikel Mugika    2:02:46
171. Iban Da Silva    2:02:46
180. Iban Perez    2:04:10
193. Agustin Heis    2:05:30
204. Gotz Mendizabal    2:06:48
211. Juan Miguel Coronado    2:07:26
217. Gaizka Aranburu    2:08:09
224. Juan Sanchez    2:08:57
234. Andoni Bilbao    2:12:03
238. Jose Luis Santesteban    2:13:39
241. Iñigo Regueiro    2:14:22
247. Iker Sologaistoa    2:15:09
259. Iñigo Hernandez    2:18:51
266. Nestor Arenaza    2:21:46
- Gorka Anduaga    -
- Eduardo Jose Ruesga    -
- Beñat Zubillaga    -
- Lorenzo Alonso    -

Oharra: www.txantxiku.net/duatloia.htm helbidetik ateratako zerrenda

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak