Lau debagoiendar daude Jakiunde akademia berrian

Usoa Agirre 2007ko urr. 26a, 14:11
Atzo, eguena, egin zuten akademia berriaren aurkezpena, Donostian. Zientzietan, arte-sormenean eta pentsamendu kritikoan egindako lanagatik nabarmendutako 26 adituk osatzen dute Eusko Ikaskuntzak eratu duen Jakiunde akademia.

Tartean, lau debagoiendar daude: Itziar Astiazaran aretxabaletarra, farmazialaria; Mari Karmen Gallastegi bergararra, ekonomialaria; Jon Markaide elgetarra, astronomoa; eta Jesus Mari Ugalde bergararra, kimikari fisikaria. Hain zuzen, 26 adituen artean izen ezagun asko dago; besteak beste, honakoak: Bernardo Atxaga idazlea, Jabier Agirresarobe zinemagilea, Rafael Moneo arkitektoa eta Jesus Altuna antropologoa. Akademiako lehendabiziko lehendakaria izango da Pedro Miguel Etxenike fisikari ezaguna.

Helburu garrantzitsuak

Jakiunde akademiako kideak urtean hiru aldiz elkartuko dira osoko bilkuretan. Haien zeregina izango da elkarrekin hausnartu eta iritziak ematea; horretarako, gizartean antzematen dituzten gabeziak eta euskal letrek, zientziek eta arteek datozen urteetan hartu beharko luketen bidea hartuko dituzte hizpide. Ikerketak, azterlanak, txostenak eta irizpenak egiteko zeregina izango dute adituok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak