Larrialdietarako sarrera berria

Ubane Madera 2008ko mai. 19a, 13:34
Gaurtik aurrera (astelehena), Debagoieneko Ospitaleko Larrialdi Zerbitzura doazen anbulantziek eta gaixo larriak daramatzaten autoek sarrera berria erabili beharko dute zerbitzu horretara iristeko. Hain zuzen ere, eraikinaren ezkerraldetik sartu beharko dira aurrerantzean. Seinalea ipini dute, aldaketaren berri emateko.

Sarrera berrian anbulantziendako eta autoendako aparkaleku txiki bat egokitu  dute gaixoak ahalik eta baldintza onenetan iristeko ospitalera. Aparkaleku hori eta  ospitaleraino doan pasabide txikia estalita egongo dira, euria egiten badu ez  bustitzeko. 

Debagoieneko Ospitaletik jakinarazi dutenez, Larrialdietako Zerbitzura sartzeko aldaketa hori ospitale berria egiteko obren ondorioz egokitu behar izan dute. Obra horien harira, adierazi dute, baita ere, eraikin berriaren lanak oso erritmo onean doazela. 

Ospitale berria oraingo eraikin zaharraren eskumako paretaraino iritsiko da, beraz  orain fatxada horretan dauden sarrera guztiak ezkerraldera aldatuko dituzte etorkizunean. 

Horrez gainera, anbulatorio eta Zerrajerako etxeen ostean egokituta dagoen aparkalekutik datozen oinezkoek ere ezin izango dute orain arteko bide hori egin eta gaurtik aurrera ospitalearen eta Telefonikako eraikinaren atzetik joan beharko dira sarrera  nagusira.   
k

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak