Bertan behera utzi du gaur barne sailak atzo uholde arriskua dela-eta aktibatutako emergentzia plana. Deba ibaiaren arroan, San prudentzio eta Oñati erreken inguruak alarma egoeran bazeuden, gaur egoera bestelakoa da, euri jasak nabarmen jaitsi dira-eta.
Esandako moduan, barne sailak emergentzia bertan behera uztea erabaki du eta eguraldiak ere hobetze aldera egingo du datozen orduetan.