Larrialdi fasea, uholde arriskuagatik

Maider Arregi 2010ko eka. 16a, 19:22
Euriteen ondorioz, alerta laranja zegoen atzotik jarrita. Hala ere, botatako euri-jasen ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Barne sailetik larrialdi fasean sartu garela adierazi dute. Hala, larrialdietarako plan berezia ere martxan jarri dute. Aipatu, Deba ibaia hazita dagoela. Hala, argazkian ikus dezakezuenez, ur dezente darama Martoko eta San Antonio inguruan Deba ibaiak, Bergaran.

Kontuz errepidean

Herrizaingo Sailak ibilgailuetako argi laburrak edota lainoaren aurkakoak piztea, abiadura zaintzea eta balazta kontu handiz erabiltzea gomendatu du. Halaber, segurtasun tartea handitzea eta ur-baltsak zeharkatzekotan balazten egoera egiaztatzea ere aholkatu dute.

Zirkulazioari buruzko informazioa

- EAE: 902 112 088. Interneten trafikoa.net webgunean.

- Nafarroa: 900 400 100. Interneten navarra.es

webgunean.

Eguraldi iragarpena

Eguena

 

Egunak aurrera egin ahala, mendebaldean atertuz joango da, gauean oraindik zaparradaren bat edo beste bota dezakeen arren; ipar-ekialdean, berriz, euria sarri egingo du, baina orduak pasa ahala zaparrada horiek gero eta arinagoak izango dira. Aurreko egunetan baino hodei gutxiagorekin agertuko da zeru-gaina eta Araba hegoaldean ostarteren bat ere zabaldu daiteke arratsaldean zehar. Ipar-mendebaldeko haizea ahulduz joango da, baina kostaldean haize-bolada gogorrak espero dira oraindik. Tenperatura maximoak igo eta Bizkaian eta Araban 18 ºC ingurukoak izango dira; ekialdean giro freskoagorekin jarraituko dugu.

Barikua

 

Ostiralean eguraldiak hobera egingo du. Bizkaian eta Araban apenas euririk egingo duen eta egunaren bigarren partean hodeiak gutxitu egingo dira. Ekialdean zeruak lainotua jarraituko du baina zaparradak arinak izango dira eta arratsaldetik aurrera noizbehinkakoak. Ipar-mendebaldeko haizeak tenperatura fresko mantenduko du, zerua argiago agertuko den arren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak