Lapurretak salatu dituzte Eskoriatza, Arrasate eta Aretxabaletako taberna banak

Miren Arregi Amasorrain 2008ko ira. 11a, 20:28

Ertzaintzaren arabera, hiru dira bart gauean lapurretak jasateagatik salaketak ipini dituzten tabernak. Goienak jakin ahal izan du, Eskoriatzako Ilargin, Aretxabaletako Valdezaten eta Arrasateko Makatzena kaleko taberna batetan izan direla lapurretok. Eskoriatzako Ilargi tabernan aditzera eman digutenaren arabera, lapurrak goizeko hirurak inguruan sartu dira tabernara, pertsiana eta leihoa suntsitu ondoren. Tabernatik kutxan zegoen dirua eraman dute, izan ere, adierazitakoaren arabera, alarmak ez die utzi gehiago eroaten. Aretxabaletako Valdezate tabernan ere, goizeko hirurak inguruan ateko kristala apurtu eta barrura sartu direla adierazi digute. Han, makina txanponjaletik ostu dute dirua. Hirugarren lapurreta berriz, Arrasateko Makatzena kaleko taberna batetan gertatu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak