Merkatariak kezkatuta daude inoiz baino lapurreta gehiago izan direlako azkenaldian: "Zelanbaiteko inpunitatea dagoela dirudi; lapurretak herriko erdigunetan, egunez, egiten dituzte; eta kasu gehienetan ez dituzte zigorrak jasotzen. Horren aurrean zelan jokatu jakin gura dugu", esan digu Arrasateko Ibai Arteko presidente Arantza Arantzabalek.
Salaketak zela egin
Berbaldian beste herrietako esperientziak, salaketak zelan egin, aseguruak, alarmak, herriaren zaintza, segurtasun neurriak eta beste izango dituzte berbagai.