Herrizaingo Sailak azaldu duenez gehienetan lapurrak bi gizonezko izaten dira, kanpotarrak, askotan, eta ondo jantziak. Dendara sartuta, batek bertako langileari arreta galarazten dion bitartean, besteak alarma sentsoreetan kolore bereko esparatrapuak jartzen ditu. Horrela, denda itxita dagoenean arazo barik sartzen dira barrura. Hainbat kasu gertatu dira azken egunotan aipatutako hiru bailaretan.
Hori horrela, Herrizaingo Sailetik gomendatzen dute denda itxi aurretik alarma sentsoreak begiztatzea eta zerbait arraroa sumatuz gero Ertzaintzara deitzea, 112 telefonora.