04:00ak inguruan sartu dira Musakolako garajeetan. Ertzaintzak uste du giltza ingelesa erabilita zabaldu dituztela ateok. Zer lapurtu duten berriz, ikertzen dabiltza orain. Jakin badakite Opel Astra bat eraman dutela, justu, auto berori ikusi dute-eta gero Bergarako San Antonio kaleko estankoan.
Ertzaintzak emandako xehetasunen arabera, Bergarako gertaeraren berri herritarrei esker jakin izan dute. 05:00k inguruan ikusi dute auto susmagarria tabako-dendaren kanpoko aldean, eta barruan linterna argiak.
Bilbotik
Poliziak uste du Bilbotik etorri direla lapurrok. Eta adierazi du lapurreta ikertzen dabiltzala oraindik eta balitekeela lapurtutako leku edo material gehiagoren berri izatea datozen egunotan.
Bien bitartean, herritarrei gomendatu die autoa garaje barruan gordeta izan arre ere, autoa giltzarekin itxita lagatzeko.