Arrasateko Uarkape frontoiaren ondoko garajeetatik bi auto eraman dituzte. Atedun partzelak dira eta besteren bat ere indarrez zabaltzen saiatu direla adierazi digute Herrizaingo sailetik.
Kataide industri-gunean ere lapurretan egin dute. Jatetxe batean sartu dira, eta dirua eraman dute, ertzainek adierazi digutenez.
Antzuolan ere saiatu dira lapurretan egiten. Sagasti auzoko garaje batean bost partzelatan lapurreta saiakera egin izana antzeman dute.
Ertzaintzatik ikerketa lanetan dihardutela adierazi dute. Kaltetuen salaketak lagungarri egingo zaizkiela ere ohartarazi dute.