Lanuztea eta greba deitu dituzte ospitaleko garbitasuneko langileek

Julen Iriondo 2009ko abe. 1a, 11:50
Arrasateko eskualde ospitaleko garbitasuneko langileek bilkura egin dute goizean, ELA, UGT, CCOO, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Eskatzen dutena da ospitaleetako garbitasun lanetan jarduten duten azpikontratatutako enpresetako langileen soldatak eta eskubideak Osakidetzako langileenekin parekatzea.

Hori horrela izan zedila 2007 urtean onartu ei zuen Osakidetzak hitzarmen bitartez, baina sindikatuek salatzen dute azpikontratatutako enpresak ez direla hitzartutakoa betetzen ari. Gaurko bilkuraren ostean, eta egoera aldatzen ez bada, hilaren 10ean bi orduko lanuztea egingo dute, eta hilaren 16an egun osoko greba. Mobilizazioen eraginaren gainean, sindikatuek adierazi dute Arrasatekoa ospitale txikia dela, baina ospitale handietan, Donostian adibidez, nahikoa orokorra izango dela.

1.000-4.000 euroren arteko aldea

Hitzarmena onartzen duen Erret Agindua 2009aren erdialdean argitaratu zuten. Baina protestagileek salatzen dutenaren arabera, Erret Agindua ez da bete langileen antzinakotasuna kontuan hartzeko orduan. Eta horren ondorioa da urtean 1.000-4.000 euro bitarteko aldea ematen dela bi langile moten artean. Osasun arlotik kanpo lan egiten duten langileen gainean gabiltza berbetan. 

Protestak gogortu

Iragarri dute egoera aldatu ezean, gogortu egingo dituztela protestak. Hala, abenduaren 10etik aurrera goizean eta arratsaldean bina orduko geldialdiak egingo dituztela iragarri dute, eta egoerak berdin segituz gero, abenduaren 16rako greba iragarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak