Lanuztea egin dute Debagoieneko Ospitaleko langileek

Txomin Madina Milikua 2007ko urr. 17a, 18:33
Zazpi sindikatuk deituta, kolektibo guztien interesak eta beharrak asetzen dituen lan akordioa eskatzen dute.
Osakidetzari kolektibo guztiei eragingo dien lan akordio aproposa negoziatzeko, ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT, ESK eta UTESE sindikatuek deituta, 15 minutuko lanuzteak egin dituzte gaur ospitaletako langileek Autonomi Erkidegoko osasun zentroen aurrean. 

Uztailean Osakidetzak  SME medikuen sindikatuarekin aurrekordio bat sinatu zuen, eta gainerako langileak ez daude gustura horrekin, euren iritziz medikuen sindikatuak ezin baititu 29000 langile biltzen dituen sektorea ordezkatu. Sindikatuetako ordezkariek banatutako datuen arabera,  medikuek langileen %10a bakarrik osatzen dute, eta beraz, hitzarmenetik kanpo geratzen dira erizainak, emaginak, fisioterapeutak, auxiliarrak, administariak, zelariak edota garbitasun zein sukaldeko langileak.

Medikuekin lortutako akordioan, gainerako kolektiboak diskriminatu egiten direla salatzen dute: soldata taula eratzerakoan adibidez,  medikuei bakarrik igo zaiela azpimarratu dute. Garapen profesionalaren kasuan bestalde, finko eta aldi baterako langileen artean ezberdintasunak egitea ere ez dute begi onez ikusten.

Honetaz gain, lan kargak denentzat murriztea, plantilak gaztetzeko benetako neurriak hartzea, osakidetza euskalduntzeko beharrezko aurrekontua onartzea edota zereginak definitzea bezalako puntuak ere eskatu nahi izan dituzte gaurko lanuzteekin.

Rebeca Garcia Debagoieneko Ospitaleko Enpresa Batzordeko presidenteak esan digu, gaurkoa bezalako elkarretaratzeek izandako erantzuna ikusita, Osakidetzak bere jarrera birplanteatuko duen itxaropena dutela. Halere, lanuzte gehiago aurrikusi dituzte urriaren 23 eta 25erako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak