Helburuak
Bi helburu nagusiri erantzuteko sortu du Emunek webgunea:
- Langile euskaldunei nahiz erdaldunei lanean euskara erabiltzen lagunduko dieten tresnak eskaintzea.
- Lan munduaren euskalduntzean lanean ari diren eragileen arteko komunikazioa eta esperientzia trukaketa sustatzea.
Komunikazio foroa
Webguneak blog formatua du eta horrek azkartasuna eta elkartrukaketa hobetzeko aukera ematen dio webguneari. Hala, euskara planetan murgilduta dauden edota interesa duten enpresen arteko komunikazioa hobetzeko eta esperientziak trukatzeko foroa izan nahi du webguneak. Euskara planen gaineko informazioa ere ematen dute albisteetan.Hala, gaur egun gaiarekiko interesa dutenei begira astero berri bat argitaratzen du blogeko moderatzaileak.
LanTaLaneko moderatzaileak berak egiten ditu albiste gehienak, baina badago albisteak bidaltzeko aukera ere kontaktu orriaren bidez.
Albisteei erantzun ere egin daiteke, erabiltzaileen arteko hartu-emana areagotuz.
Albisteak jasotzeko e-posta buletinera harpidetzeko aukera ematen du webguneak. LanTaLan buletina Postaria.com zerbitzuan oinarritzen da.
Baliabide eta tresnak
Bestalde, euskaraz lan egiteko baliabide eta tresnak eskaintzen ditu.
- Agiri ereduak
- Euskara zuzenerako arau eta aholkuak
- Hiztegiak
- Lan munduko eragileen gaineko informazioa
- Euskara on-line
- Euskarazko softwarea
- Zuzentzaile ortografikoak
- Diru laguntzen gaineko informazioa