Lanpostuak sortzeko inbertsioa egingo du Mondragon Taldeak

Mireia Bikuña 2008ko maiatzaren 15a

2.500 lanpostu berri sortu gura ditu, eta horretarako, 2.300 milioi euro inbertituko ditu lau urtetan, hain zuzen 2012 urtera arte. Era berean, diru horrekin 90 proiektu abian jarriko dituzte. Mondragon Taldeak energi berriztagarrien eta gizarte-osasun esparruak sustatu nahi ditu, besteak beste, bere industria berritzeko eta enplegua bermatzeko.

Lanpostu berriak

Merkatuari aurre egiteko berrikuntza eta sustapena dira, Mondragon Taldeak erabiliko dituen bi irizpideak, 2009-2012 aldirako. Jose Mari Aldekoak zuzentzen duen taldeak 2012rako 2.500 lanostu sortu gura ditu. "Aldaketak datoz, eta gure betebeharra da merkatuak sortzen dituen akerak aprobetxatzea", dio Mondragon Taldeko Enpresa Sustapenerako kide Jose Mari Usatorrek. Helburu hori lortzeko, Mondragon Taldeko Kontseilu Orokorrak sustapena bultzatzeko ildo nagusiak onartu zituen urtarrilean egindako bileran. Han aurreikusitakoaren arabera, 90 proiektu berri jarriko dituzte martxan hurrengo lau urteetan; baina, kooperatiba bakoitza izango da proiektu ezberdinak abian jarriko dituztenak.
Lanpostu berriak sortu ahal izateko, Mondragon Taldeak energia berriztagarrietan eta gizarte-osasunesparruetan egingo ditu inbertsioak. "Gure asmoa da bi esparru horietan sartzea, eta bakoitzaren ikerketa bat egitea, 12 bat negozio egiteko aukera izan dezagun. ", esan du Mondragon Taldeko Sustapen Zentroko zuzendari Javier Vallsek.

Hiru giltzarri

Mondragon Taldeak 2012rako duen helburu nagusia da, bere fakturazioaren %30 produktu eta zerbitzu berriei esker lortzea, banaketa eta finanatzak alde batera utzira. Bestalde, etorkizuneko erronkei aurre egiteko hiru giltzarri erabiliko ditu Mondragon Taldeak, hain zuzen, berrikuntza, ekintzailetza eta nazioartekotza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak