Kontsumo txikiko lanparak, fluoreszenteak eta deskarga-lanparak dira birzikla daitezkeenak. Harizpidun bonbillak eta halogenoak, ostera, ezin daitezke birziklatu.
Nora eraman behar dira?
Eroski saltokietan kutxa bereziak jarri dituzte lanparak jasotzeko. Bestalde, Garbiguneetara ere eraman daitezke lanparak.
Jokoen bitartez sustatu gura izan dute birziklapena. Hala, Ambilanp eta Eroskik elkarlanean jarri duten postura joan direnek joko batean parte hartu eta sariak irabazteko aukera izan dute.
Ambilanp
Ambilanp 2005ean sortutako irabazi asmo gabeko elkartea da. Bere eginbeharra da aparatu elektronikoen eta elektrikoen hondakinak kudeatzeko legeak ezartzea. Lau urteko ibilbidean 28 milioi lanpara batu eta birziklatu dituzte.