Langabeziaren beheranzko joera mantendu egin da abenduan

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko urt. 5a, 15:16
Langabeziak tasek, oro har, behera egin dute azaroko datuekin alderatuta, baina ez gara urte hasierako mailara iritsi.

Datuak ez dira onak, baina beheranzko joera mantendu egiten dela dirudi. Udaberrian izan genituen daturik txarrenak Debagoienean. Langabezia datuek behera egin dute, baina ez gara oraindik urte hasierako datuetara iritsi.

Tasek behera egin dute, ez horrela langabetu kopuruak. 2009ko urtea 3.319 langabeturekin eman diogu amaiera. Urte hasieran baino 211 langabetu gehiago.

Arrasatek zuen urte amaieran bailarako langabezia tasa altuena. Amaitu berri dugun urteko tasarik altuenak, baina, Eskoriatzak markatu ditu apirilean eta ekainean, %13tik gorako datua, hain justu ere.        
           

Langabezia datuak

Iturria: INEM


Abendua 09 Azaroa 09
Urtarrila 09
Arrasate 1.444 (%12,48) 1.369 (%11,83) 1.325 (%11,45)
Eskoriatza 234 (%11,26) 232 (%11,16) 258 (%12,41)
Aretxabaleta 353 (%10,94) 344 (%10,66) 342 (%10,60)
Antzuola 95 (%10,44) 97 (%10,66) 87 (%9,56)
Bergara 722 (%10,06) 732 (%10,20) 633 (%8,82)
Leintz Gatzaga 
13 (% 9,77) 12 (%9,02) 13 (%9,77)
Oñati 423 (%7,83) 393 (%7,27) 412 (%7,62)
Elgeta 35 (%7,11) 35 (%7,11) 38 (%7,72)
Debagoiena 3.319 (%10,71) 3.214 (%10,37) 3.108 (%10,03)
       

 






ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak