Langabeziak gora egin du otsailean Debagoienean, apal bada ere

Goiatz Arana Begiristain 2010ko mar. 3a, 15:19

Urtarrilean lan barik zeuden 3.437 debagoiendarrei beste 23 lagun gehitu zaizkie urteko bigarren hilabetean.

Herriz herri begiratuta, langabe kopurua Bergaran igo da gehien, urtarrilean baino 26  langabe gehiago zeuden otsailean. Eta egoerak okerrera egin du Aretxabaleta, Eskoriatza eta Oñatin ere.

Aldiz, Antzuola, Arrasate eta Elgetan behera egin du langabezia tasak. Eta Leintz Gatzagan egoerak bere horretan jarraitzen du: 10 langabe zeuden urtarrilean eta baita otsailean ere.

2009 urte hasieratik hilabete bakar batean izan da Debagoienean orain baino langabezia tasa altuagoa, iazko martxoan, hain zuzen.

180.913 langabe Hego Euskal Herrian

Goranzko joera hori bera errepikatu da Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan ere; Araban, aldiz, langabezia tasa jaitsi egin da. Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera, Hego Euskal Herrian, 180.000 langabe baino gehiago daude orotara; langabezia tasa azken 14 urteotako maila gorenera iritsi da.




Langabe kopurua

Langabezia tasa
Antzuola

98         (-5)

10,77
Aretxabaleta

368       (+5)
11,40
Arrasate

1.471     (-6)
12,71
Bergara

777        (+26)
10,83
Elgeta

28          (-2)
5,69
Eskoriatza

233        (+4)
11,21
Leintz-Gatzaga

10          (=)
7,52
Oñati

475        (+1)
8,79
 

 
 
Debagoiena

3.460     (+23)
11,16

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak