Langabeziak gora egin du gure ibarrean, bereziki Arrasaten

Ubane Madera 2009ko mar. 4a, 10:18
Debagoienean urtarrilean baino 265 langabe gehiago kontatu dituzte otsailean. Arrasatek izan du igoerarik handiena: 117 langabe gehiago. Albiste positiboa Leintz Gatzagatik etorri zaigu, han behera egin du-eta langabeziak.

Arrasaten urtarrilean baino 117 langabe gehiago kontatu dituzte otsailean; portzentajetan esanda, %1,01 handitu da langabezia. Guztira, beraz, 1.442 langabe kontatu dituzte Arrasaten otsailean.

Igoera handia izan da Arrasatek izan duena; kontuan hartzen badugu Debagoien osoan, guztira, 265 langabe gehiago dagoela eta horietatik 117 direla Arrasatekoak.

Bergara ondoren

Gure ibarreko gainerako herriei dagokienez, Bergara dator Arrasateren atzetik langabezia igoeran: otsailean 78 langabe gehiago kontatu dituzte han.

Oñati dator hurrengo, 28 langile gehiagorekin. Aretxabaletan 21 gehiago dira. Elgetan eta Eskoriatzan zortzina gehiago eta Antzuolan, zazpi gehiago.

Gatzagan behera

Bukatzeko, albiste positiboa Leintz Gatzagatik iritsi zaigu, izan ere, han langabezia handitu barik, jaitsi egin da. Urtarrilean 13 langabe baziren, otsailean 11 langabe kontatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak