Langabeziak %13,5 egin du gora azaroan Debagoienean

Txomin Madina Milikua 2008ko abe. 3a, 18:51
Kezkatzeko moduko datua da hori, izan ere, Hego Euskal Herrian %8,4 egin zuen gora langabeziak urritik azarora bitartean, eta gure ibarrean, igoera hori 5 puntu handiagoa izan da. Herriei dagokienez, Eskoriatza eta Arrasate dira langabezi tasa handienak dituzten herriak.

Urrian gertatu zen moduan, azaroan ere gora egin du Debagoienean langabetuen kopuruak. Hala, urrian 2212 langabetu zeuden, biztanleria aktiboaren %7,14; azaroan berriz, 299 langabetu gehiago zeuden, 2511, biztanleria aktiboaren %8,10. Hilabete bakar batean, %13,5 egin du gora langabeziak Debagoienean. Kontutan hartzeko datua da hau, izan ere, Hego Euskal Herrian baino bost puntu gehiago egin du gora langabeziak ibarrean.

2008 hasieratik, %28,4 egin du gora langabeziak Debagoienean: urtarrilean 1986 ziren ibarreko langabetuak, azaroan baino 565 pertsona guxiago. 

Herriz herri aztertzen hasiz gero, Arrasaten azaroan langabezi tasa %9, 54 izan zen; 1104 langabetu zeuden denera, urrian baino 129 gehiago.

Bergaran, 64 langabe gehiago zeuden azaroan,  denera 531, biztanleria aktiboaren %7,4.

Oñatik izan du azaroan langabetuen igoera txikienetakoa: langabezia tasa %4,94 izan zen, hau da, 267 langabetu zeuden azaroan Oñatin,  urrian baino 29 gehiago.

Aretxabaletan,  urrian baino 33 langabetu gehiago zeuden azaroan; denera 290, hau da, biztanleria aktiboaren %8,99.

Dena den, Eskoriatza da Debagoieneko langabezia tasarik handiena duena; %10 hain zuzen ere. Eskoriatzako 33 langabetu gehiago egoon ziren azaroan, denera 290.

Antzuolan 9 langabetu gehiago zeuden azaroan, denera 78, eta horrek langabezia tasa %8,57n jarri zuen.

Elgetari dagokionez, herri hau da Debagoienean langabezia tasarik txikiena duen Debagoieneko herria, %4,57. Azaroan, pertsona bat gehiago zegoen langabezian bertan, denera, 23.

Leintz Gatzagan 10 pertsona zeuden langabezian, urrian baino bat gehiago. %7,52zen bertan langabezia tasa.

Hego Euskal Herrian

Hego Euskal Herriko datuei begiratuz gero, denera 9683 langabe gehiago zenbatu zituen azaroan INEMek. Urte batetik besterako datuak esanguratsuak dira: 2007ko azaroan 95200 ziren langabetuak, aurtengo azaroan berriz, 29706 gehiago, denera 124906. %8,4 egin du gora langabeziak Hego Euskal Herrian urritik azarora: gehien Nafarroan, denera %10,15, eta gutxien Gipuzkoan, %7,5.




ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak