Landan bainatzeko aukera dago berriz

Leire Kortabarria 2007ko uztailaren 14a

Atzoz geroztik, berriz dago Landan bainatzeko aukera. Izan ere, astelehenero, Eusko Jaurlaritzako osasun sailak uraren lagin bat hartzen du, bere egoera aztertzeko, eta egubakoitzetan ematen dituzte analitikaren emaitzak; bada, atzo, ura bainatzeko moduan zegoela esan zuen Osasun sailak.

Aurreko astean, bainua debekatuta egon zen bainugune baten, uretan salmonella bakteria aurkitu zutelako.

Kontuan hartu behar da, ordea, bainatzeko aukera egon arren, aukera mugatua dela: izan ere, uraren egoera kalifikatzeko hiru aukeratik –eskasa, balekoa edo ona–, Landako bi bainuguneetako urei balekoa eman diete, eta Osasun sailak gomendatzen du, gehienez ere, 10-15 minutuan egotea uretan, eta gero, dutxatzea.

Ur onena, garaion

Emaitza horiekin batera, Osasun sailak Arabako beste bi bainulekurenak jakinarazi zituen egubakoitzean. Hala, Landaren kalifikazio bera, balekoa, jaso du Zuatzako Uharteak, hura ere Arrazua Ubarrundiako udalerrian.

Kalifikazio onena Barrundiako Garaio urtegiak izan du: ura ondo dagoela esan du Osasun sailak, eta han, bainatzea guztiz libre da, gura beste denboran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak