Landa eremuari laguntzeko gidaliburua kalean da

Aintzane Irizar 2007ko abenduaren 14a

Atzo eguerdian, eguena, Eibarko udaletxean aurkeztu zuten 'Landa eremuarekiko ohitura onen gidaliburua'. Debabarreneko Debemen eta Deba Garaiko Landa Garapenerako elkarteek eman dute argitara, bien arteko elkarlanaren ondorioz.

Gidaliburuak 28 orrialde ditu eta 50.000 ale argitaratu dituzte; horietatik 40.000 banatuko dituzte Debarroko herri eta baserri auzo guztietan. Landa eremuan bizi direnei laguntzeko eta baserriko produktuak bultzatzeko herritarrek zer egin dezaketen jasotzen da gidaliburuan; hainbat ekintza proposatzen zaizkie herritarrei, era atsegin eta praktikoan.

Arteman Komunikazioek ekoiztu dute gidaliburua eta Debarroko hainbat enpresaren laguntza izan dute landa garapenerako elkarteek gidaliburua argitaratzeko; besteak beste, Euskadiko Kutxa, LKS eta ERKOOP.

Pertsona ezagunen babesa

Debagoieneko eta Debabarreneko zenbait pertsona ezagunek eman diote babesa proiektuari. Debagoieneko Markel Irizar txirrindulariak, ULGOReko sortzaile Alfontso Gorroñogoitiak eta Aretxabaleta eta Oñatiko alkateek. Baita Patxi Usobiaga eskalatzaileak eta Deba eta Eibarko alkateek ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak