Lanbide Heziketaren gaineko azoka gaur eta bihar Arrasaten

Mireia Bikuña 2010ko api. 16a, 11:29
Hain zuzen ere, gaur 10:00etatik 18:00etara eta bihar 10:00etatik 13:00etara. "Formazioak garrantzia duelako" antolatu du Mankomunitateak Debagoieneko Lanbide Heziketako azoka. Bi egunetan ibarreko ikasle, langabetu eta langileei formazioa, eta Lanbide Heziketak eskaintzen dituen aukeren berri emango diete.

Erakusmahaiak

Debagoieneko zortzi ikastetxek jarriko dituzte euren erakusmahaiak Kulturaten: Oñatiko Gestio Heziketak eta Zuazola Larraña Institutuak; Bergarako Mariaren Lagundiak eta Miguel Altuna Institutuak; Arrasateko Arizmendi Ikastolak eta Goi Eskola Politeknikoak; Aretxabaletako Lanbide Eskolak; eta Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak. Gainera, Bastida eta Ikasi akademiak, udaletako enplegu zerbitzuak, Mankomunitateko GArapen Agentzia eta Bizikasi, Elkarhezitzen eta Hezkuntzaren Aldeko Mundu-Kanapian erakundeek parte hartuko dute. Bestalde, Jose Luis Elortza Mujikak Lanbide Heziketa. Zer da? Zertarako? hitzaldia egingo du Kulturaten 11:00etan.

Hitzaldiak

Bestalde, asteon hitzaldi zikloa egin dute asteon. Langabeziari aurre egiteko har daitezkeen bideei buruzko hitzaldian 40 bat pertsona egon ziren. "Pozik gaude erantzunarekin. Intereseko gaiak direla ikusi dugu", esan digu Mankomunikateko ordezkari Amaia Irizarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak