"Formazioa da krisiaren aurrean indartsuago egoteko aukera", azaldu zuen aurkezpen ekitaldian Edurne Erauskin Arizmendi ikastolako Lanbide Heziketako arduradunak.
Apirilaren 13tik 17ra egingo dute aipatutako astea; eta, besteak beste, hitzaldiak eta azoka egingo dituzte.
Hitzaldi zikloa
Apirilaren 13an, Ekonomiaren krisia, bere eragina lan merkatuan eta sektore publikoa lanbide bezala hitzaldia emango du Felix Gerenabarrena EHUko irakasleak; hilaren 14an, Langabezian nago, eta orain zer? hitzaldia Rosa Mari Ezkurraren eskutik; eta, apirilaren 15ean Eman balioa zure esperientziari hitzaldia lortu duten pertsonen eskutik.
Azoka
Azoka apirilaren 16an, egubakoitza –10:00etatik 18:00etara–, eta 17an, zapatua –10:00etatik 13:00etara– izango da Arrasateko Kulturaten. Apirilaren 16an Jose Luis Elortzak Lanbide Heziketa. Zer da? Zertarako? azalduko du.