Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna: osasun mutualitateen jarrera salatu du LABek

Goiena 2010eko apirilaren 28a

Gaur apirilak 28, Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna da eta eguerdian, LAB sindikatuak kontzentrazioa egin du Bergarako bi mutualitate enpresaren egoitzen kanpoan.

Eguerdiko 12etan Mutualiaren egoitzan hasi eta Asepeyoren egoitzaraino martxa egin dute, osasun mutualitateen neurriek langileen osasunean eragin zuzena izaten dutela salatzeko: LABen ustez, langileek osatzeko behar duten denbora murriztu eta patronalaren interesen alde lan egiten dute.

Lan istripuen kopurua jaitsi izanari buruz, bestalde, Eusko Jaurlaritzak dioen arren enpresetan indarrean jarritako prebentzio planengatik egin dutela behera, LABek uste du beste batzuk direla jaitsiera horren arrazoiak; alegia, azken boladako enplegu suntsiketaren eta lan erregulazio espedieenteen eraginez murriztu direla lan istripuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak