Lan arriskuen prebentzioa lantzeko jardunaldia

Iker Barandiaran 2009ko azaroaren 30a

Eguaztenean lan arriskuen prebentzioa merkataritza eta zerbitzuen sektorean aztertzeko jardunaldia egingo dute Mankomunitateak Arrasaten daukan bulegoetan.

20:15etik 22:15era bitartean egingo duten jardunaldia ibarreko merkataritza eta zerbitzu sektoreko enpresari eta langile autonomoei zuzenduta dago, eta Mankomunitateko lan arriskuen prebentzio teknikari Jesus Maria Agirrek gidatuko du.

Lan arriskuen prebentziorako legea, enpresari eta autonomoen betebeharrak, prebentzio alorrean hartu beharreko neurriak eta beste azalduko dituzte.

Komenigarria da aurretik izena ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak