Lamaño-Etxeberrin baserri giroak eskaintzen duen erosotasuna aurkituko duzu. Baserria ohitura eta usadioen gordeleku da, antzinako lanabesen erakustoki eta naturarekiko loturen lekuko
Goiauzo auzoa, San Martzial izenez ezagutzen zen antzina. Bertan, San Martzial ermita zoragarria eta ezaguna aurkitzen da. San Martzial Bergarako landa-auzoa da. Kaletik kilometro t'erdi eskasera dago mendixka baten gainean kokatuta. Goiauzotik, Bergarako ikuspegi paregabeaz gozatu dezakegu.