'Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik' 3.60 aretoan

Jasone Zabala 2009ko otsailaren 26a

Gernikako laukoteak bihar,otsailak 27, aurkeztuko du Arrasateko 3.60 aretoan 22:30ean Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik disko berria, beraien hirugarren diskoa. Gatibu taldearen hirugarren diskoa da. Sarrerak 10 euro balioko du, eta aurre salmentan, berriz, 7 euro.

Laukote gernikarra–Alex Sardui, ahotsa; Gaizka Salazar, bateria; Mikel Caballero, baxua  eta Haimar Arejita, gitarra– Euskal Herrian zehar aurkezten ari da bere azken lana. Disko horretako abestirik ezagunena Bang-bang txik-txiki bang-bang izenekoa da, azken hilabeteetan irrati independenteek eta irrati-formulek askotan jarri dutena. Disko berriak 10 abesti dauzka: Bang-bang txik-txiki bang-bang; Eztanda egin arte; Ure dakar zeruek; Bizitzeko gogoa; Nor zara zu?; Pailazo; Zoragarrixori; Apirilaren 27; Zeu, zeu, zeu! eta Hitz artien galdute.

Jarraitzaile ugari

Gatibuk jarraitzaile fidel asko dauzka, eta jende pilo batek gozatzen du Alex Sardui eta konpainiaren zuzeneko beroetaz.
Gernikarrak hiru diskorekin etorriko zaizkigu 3.60 aretora, 2002an Zoramena izenekoa eta 2005ean Disko infernu bezala batailatutakoa ere ekarriko dituzte-eta.

Disko berria

Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik hirugarren diskoa tenpo erdiko abestiz osatuta dago. Rocka Gatibu taldearen erara. Sentimenduz jositako abestiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak