Laguntza eskaera, saharar umeak ekartzeko

Ubane Madera 2008ko mai. 20a, 19:07
Laguntza deialdia egin dute Saharako errefuxiatuen alde lanean diharduten NUBI (Arrasate) eta Iesbaa (Aretxabaleta) elkarteetatik. Laguntza behar dute, udan hango 12 ume hona ekartzeko.

Hain zuzen ere, aurten ekimen berezia egin gura dute bi elkarte horiek eta gerra eta minen biktima zentro batetik ekarri gura dituzte umeak gurera, Martir Chreief izeneko zentrotik.

Baina hori egin ahal izateko dirua behar dute. Eta dirua lortzeko kanpaina berezia abiarazi behar dute. Bihartik (eguaztena) aurrera, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Oñatiko ikasleen artean kanpaina horren berri ematen duten txartelak banatuko dituzte.

“6.000 ikaslek baino gehiagok jasoko dute txartela; besteak beste txartel horien bitartez azalduko dugu zelako umeak gura ditugun ekarri eta txartelaren erdian ipini dugu eurek bizi diren zentroko argazkia”, jakinarazi dute NUBItik.

Hain zuzen ere, elkarteko kideek egindako kalkuluen arabera, “nahikoa litzateke txartel bakoitzeko 5 euro batzea ume horiek ekarri ahal izateko”.

Ikasleen artean txartelak zabaltzeaz gainera, hiru kontu korronte ere zabaldu dituzte, gura duenak hor sartzeko bere aportazioa: EUSKADIKO KUTXA: 3035 / 0002 / 16 / 0020047050; LA CAIXA: 2100 / 6838 / 48 / 0200002671 edo GIPUZKOAKO KUTXA: 2101 / 0055 / 67 / 0126379429

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak