Laburbira zirkuituak bederatzi film labur ekarriko ditu bailarara

Leire Kortabarria 2010ko api. 13a, 17:36
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatu duen Laburbira film laburren zirkuituak bederatzi lan ikusteko aukera emango du Debagoieneko bi herritan: Arrasaten eta Aramaion. Maiatzean ailegatuko da zirkuitu hori bailarara.

Topaguneak zazpigarren urtez antolatu du aurten zirkuitu hori, baina aurten hartu du izen propioa: Laburbira. 2009an ekoiztutako bederatzi film labur batzen ditu aurten. Antolatzaileen esanetan, aurten ere "ahalegina egin da ibilbide luzeko egileak eta egile berriak kontuan izateko". Hala, Telmo Esnal, Koldo Almandoz edo Arkaitz Basterra bezalako zuzendari ezagunen lanak ikusi ahal izango dira, baina baita oraindik hain ezagunak ez diren beste batzuenak ere: Estibalitz Ariz, Itziar Faido eta Urko Mauduit. Gainera, 2009ko abenduan Bermeon egin zen Kameratoian, Topaguneak antolatutako ikus-entzunezkoen rallyan, saritutako bi lan emango dituzte.

Debagoienean, maiatzaren 6an izango da emanaldia Arrasateko Amaia antzokian, 20:30ean, AEDk antolatuta; eta maiatzaren 7an, Aramaioko kultura etxean, 22:15ean, Txirritolak antolatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak