LABek bat egin du greba eta mobilizazio deialdiarekin

Arritxu Barruso 2008ko maiatzaren 6a

LAB sindikatuak jakinarazi du bat egingo dutela Arrasateko herritar taldeak eguenerako Arrasaten egindako greba deialdiarekin. Gainontzeko herrietan egingo diren mobilizazioekin ere bat egiteko eskatu diete Euskal Herriko langile guztiei.

Ino Galparsororen atxiloketak errepresioaren bideak jauzi kualitatibo handia suposatzen duela azaldu dute. EAJren kontrako hitzak ere izan dituzte LAB sindikatuko ordezkariek. Atzo greba deialdiaren berri emateko Arrasateko herritar taldeak egindako prentsaurrekora ertzaintza bidali izana leporatu dio EAJri sindikatuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak