LAB sindikatuak asanblada egin du gaur Bergaran

Arritxu Barruso 2008ko urt. 31a, 17:44

LAB sindikatuak asanblada egin du gaur Bergara. Bertan elkartu dira Debagoiena eta Debabarrenako delegatuak. Euskal Herriko egoera politikoa eta sozio-ekonomikoa izan dute hizpide. Asanbladaren ostean manifestazioa egin dute EAEren ilegalizazio prozesuaren kontra.

Bergarako Miguel Altuna Institutuan bildu dira gaur LAB sindikatuko Debagoiena eta Debabarrenako delegatuak. Bi izan dira asanblada horretan landu dituzten gaiak. Bata, Euskal Herriak bizi duen egoera politiko eta sozio-ekonomikoa eta bestea, LAB sindikatuak laster ospatuko duen zazpigarren biltzar nagusia. 

Euskal Herriak bizi duen egoera politikoaren gainean Diazek azaldu du bidegurutze batean aurkitzen garela. Aldaketa politiko baten atarian gaudela azaldu du Diazek, ekidin ezin daiteken aldaketa batean aurrean. Zentzu horretan adierazi du garrantzitsuena dela aldaketa horrek izango dituen ezaugarria. "Alderdi Sozialistak eta Eusko Alderdi Jeltzalea "fatxada" aldatzen saiatuko dira eta kitto. Guk oinarri demokratikoa ezarri nahi dugu eta herritarren borondatea errespetatu" adierazi du Diazek.

Egoera ekonomiko eta sozio laboralaren inguruan LABen datorren urterako erronka izango da soldatak KPIren hazkundearen gainetik igotzea. Sindikatuak uste du beharrezkoa dela soldata minimo bat finkatzea eta onartezinak direla 1000 eurotik beherako soldatak. Kalitatezko enplegua lortzea izango da LABen beste erronketariko bat.

Manifestazioa

Asanblada bukatu ostean LABeko delegatuek manifestazioa egin dute Bergarako kaleetan zehar Eusko Abertzale Ekintzaren ilegalizazio prozesuaren kontra. Eguerdiko hamabietan irten dira plazatik 'Demokrazia Euskal Herriarentzat' lelopean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak