Ahozko Software
Itsuendako prestatuko dituzten kutxazainek ahozko software bat eramango dute barnean; horrela, erabiltzaileek, kutxazainean egongo den entzungailu baten bitartez, pantaila bidez egiten den ekintza ahoz egin ahala izango dute, bai euskaraz eta baita gaztelaniaz ere. Kutxak, ONCErekin elkarlanean, jarri du martxan kutxazain pilotua Donostian. Kutxazain pilotu horrek izandako arrakasta zein izan den ikusita, itsuek erabili ahal izango dituzten kutxazain gehiago ipiniko dituzte; guztira hamar izango dira eta horietako bat Arrasateko Garibai kalean Kutxak duen kutxazainean izango da; besteak Donostian, Irunen, Errenterian, Eibarren, Zarautzen, Beasainen eta Tolosan ipiniko dituzte. Urte amaierarako ehun kutxazain moldatzea da asmoa, eta hemendik aurrera ipintzen den kutxazain berri bakoitza egokituta egongo da.