Kultura sailak iaz baino %17,4 gehiago bideratuko du euskarazko hedabideak laguntzeko

Ixone Serrano 2007ko mar. 7a, 10:46
Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko deialdia argitaratu du asteon Eusko Jaurlaritzak. Iaz baino 825.000 euro gehiago erabiliko dira diru-laguntzetan.

Kultura Sailak guztira 5.750.000 euro bideratuko ditu euskarazko hedabideak laguntzeko, iazko deialdian baino % 17,4 gehiago.  Hazkundea ia atal guztietan aurreikusi badute ere, hazkunde horren zati nagusia euskara hutsezko hedabide idatziei dagokio. Igoera horren onuradun nagusiak, dena dela, herri aldizkariak izango dira, aurten 2006an baino 342.000 euro gehiago bideratuko dituztelako tokiko aldizkarientzat. Tokiko informazioa jorratzen duten egunerokoek ordea, aurten ez dute igoera nabarmenik izango.

Eskaeratik urrun

Hala ere, orokorrean euskarazko prentsan aurten izango den hazkunde ekonomikoa, urrun geratu da euskarazko hedabide idatziek Eusko Jaurlaritzari eginiko eskaeratik. Urrats berriak emateko eta orain artean emandakoak sendotzeko, Jaurlaritzari egungo diru laguntza milioi bat eurotan handitzeko eskatu diote.

Interneteko hedabideena bikoiztu

Horretaz guztiaz gain, aipagarria da Eusko Jaurlaritzak iaz eman zuen diru laguntzaren kantitate bikoitza jasoko dutela aurten Interneteko hedabideek.

Eskaerak aurkezteko hilabete

Orain, interesa duten hedabideek hilabeteko epea dute eskaerak aurkezteko. Eskaera guztia jaso eta aztertu ondoren zehaztuko du Kultura Sailak komunikabide bakoitzari dagokion diru laguntza. Elkarteek eta enpresek urtearen lehen erdian jakingo dute zein diru laguntza jasoko dute.

Deialdi osoa duzue hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak