Kulturaz bustitzeko saio berria GOITBn: 'GipuzkoaKultura'

Jon Berezibar 2009ko ira. 23a, 18:18
Telebistan kulturari eskaintzen zaion tartea areagotu eta aberastu asmoz, gaur, eguaztena, estreinatuko da 'GipuzkoaKultura' telebista saio berria (GOITB, 22:30). Aldundiko Kultura eta Euskara Sailek eta Tokiko telebista elkarteak bat egin dute egitasmo berrian eta helburua da euskarari eta kulturari leihoa zabaltzea. Esther Ferrer artista da gaurko saioaren protagonista.

Gaur , estreinaldiaren egunean, aurkeztu dute saio berria. Haritz Solupe, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sustapen eta Hedapeneko zuzendaria, Oihane Agirre GOITBko programazio arduraduna eta Jon Aldanondo Tokiko Elkarteko lehendakariak aurkeztu dute saio berria (adierazpenak erantsitako bideoan).

Aurkezpenean esan moduan, Gipuzkoako kulturaz "bustiko gaituen" telebista saio berria estreinatuko da gaur Goiena Telebistan 22:30ean, GipuzkoaKultura, eta asteroko hitzordu izango da gainera. Hauxe duzue iragarkia:

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta eta Gipuzkoa 2.0 egitasmoaren barruan, diputaziotik "kultur edukiak guztion eskura, erabilgarri eta modu errazean" bultzatu gura dituzte. Uztailean aurkeztutako plangintzaren urratsetako bat da hortaz saio hau.

Asteazkenetan, gaueko 22:30tan telebistaz euskara hutsean emititzen duten Euskal Herriko tokiko telebista guztietan, Lurreko Telebista Digitalean zein analogikoan eta Euskaltel bidez (911, 925, 933 kateak) ikusiko da.

Performace-a gaurko saioaren gaia

Ester Ferrer artista da lehen saioaren ardatza eta saioan haren lana eta bizitza islatuko dute. Esther Ferrer bakarrik eta ZAJ kolektiboaren partaide moduan eginiko performanceengatik da ezaguna.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak