Debagoieneko Mankomunitateak eta Euskalitek kudeaketa metodologiak ezartzeko programa jarriko dute martxan. Eskualdeko industria eta industriarako zerbitzuen sektoreko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago programa, eta helburu nagusia enpresen kudeaketa hobetzen laguntzea da. Lehenengo aurre-diagnostiko bat egingo dute, hobetzeko arloak antzemateko, eta ondoren, horri erantzuna emateko programa jarriko dute martxan. Irailean hasiko dute egitasmo hori, baina izena uztailaren 24a aurretik eman behar da.