Mundukideren eskutik, kubatar talde bat etorri da

Arritxu Barruso 2007ko aza. 22a, 11:05
Kubako azukre kanaberaren sektorea krisian dago; Mundukide fundazioak Kubarekin elkarlanean dihardu arazoari irtenbidea topatzeko. Elkarlan horren ondorioz, Kubako Azukrearen Ministerioarekin formazio programa bat dauka martxan; programa horrek oinarri moduan dauka hemengo kooperatiba sistema.

Mundukideren programaren helburua da azukrearen industriak laga duen hutsunea betetzea; horretarako, abeltzaintzara eta nekazaritzara bideratuko dituzte lehen kanabera lantzen zituzten lursailak eta azukrearen industrian lan egiten zuten langileak eta guneak. Proiektu horrek, gainera, bat egiten du Kubako gobernuaren elikagaien subiranotasunaren printzipioarekin edo helburuarekin.


Kuban zeuden 170 azukre lantegietatik erdiak baino gehiago itxi egin behar izan dituzte eta gaur egun daude 80 bakarrik.
Kooperatibismoaren antolaketa eta kudeaketa era Kubara egokitzea da helburua. Horretarako, besteak beste, ekintzaileendako Saiolanen antzerako ekimena jarri nahi dute abian Kuban.

Programa horrekin lotuta, 13 kubatar Debagoienera etorri dira; urri bukaeratik daude gurean formazioa jasotzen, Arrasateko Eskola Politeknikoan. Abenduaren 2an itzuliko dira Kubara. Etorri direnetatik bost dira Azukrearen Ministerioko kideak; gainerakoak azukrearen sektorearekin lotutako jarduera ekonomikoetako kudeatzaileak.
Formazioa jasotzeaz gain, inguruko kooperatibak ere bisitatu dituzte, horietako gehienak lehen mailako produktuekin eta jakiekin lan egiten duten enpresak. Lehen sektoreak Euskal Herrian zela lan egiten duen ezagutzeko, bestalde, hainbat baserri bisitatzeko aukera ere izan dute. Amaia Uribetxeberria eskoriatzarra eta Mundukideko kidea da proiektuaren arduraduna Kuban.

Amaia Uribetxebarriari egindako elkarrizketa


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak