LAB: "Krisi egoeran langileekiko presioa areagotu egin da"

Miren Manias 2010eko apirilaren 23a

LAB sindikatuak salatu du krisi egoera honetan langileekiko presioa areagotu egin dela, eta lan istripuak gutxitu badira, hori langabezia tasa altuagatik eta erregulazio espedienteen ondorioz dela. Apirilaren 28an ospatuko den Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren eta Langileen egunaren harira, egindako adierazpenak dira.

Lan osasunean gutxi inbertitzen dela adierazi du LAB sindikatuak, eta gaineratu du egungo egoeran ekonomikoan langileek presio psikologiko handiak jasaten ari direla. Digestioarekin eta loarekin lotutako gaitzek gora egin dutela salatu dute eta baita antsietate edo depresio arazoengatiko kontsultak ere.

Lan osasunaren nazioarteko egunerako, hilaren 28rako, elkarretaratzea deitu dute Bergaran.

Langileen eguna ere aldarrikapen eguna izango da sindikatuarentzako; LABen aldarrikapena izango da krisi ekonomikoari aurre egiteko aberastasuna hobeto banatzea.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak