Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lapurreta kopuruak gora egin du azkenaldian gurean. Gainera, lapurreta mota desberdinak ari dira agertzen. Esate baterako, gero eta gehiago dira edertasun zentroetako produktuen bila joaten diren lapurrak. Azken lapurreta Aretxabaletan izan da, Gemes estetika zentroan. 12.000 euro inguruko baliodun produktuak lapurtu zituzten domeka goizaldean. Oñatiko Kimu ile-apaindegian ere egin zuten lapurreta urtarrilean.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!