Korrikako amaiera ekitaldirako autobusak

Maider Arregi 2007ko mar. 27a, 19:10
AEKk, Debagoienetik irtengo den autobusa antolatu du igandean, apirilaren 1ean, Korrika amaierako jaira, Iruñara joateko. Hona hemen xehetasunak:

Autobusaren ordutegiak


Eskoriatza 9:00 geltokian;

Aretxabaleta 9:05 geltokian;

Arrasate 9:15 geltokian;

Oñati 9:30 Korreosen;

Bergara 9:45 geltokian.

Iruñatik 19etan (autobusean zehaztuko da lekua).

Egitaraua:


Gaztelu plazan azken kilometroa eta mezua irakurtzeko ekitaldia

Takonera parkea eta inguruak

Musika gunea: Banda Batxoki, Niko Etxart, Kauta, Lor, Betagarri eta Trikizio….
2. gunea:  Artisauak, talogileak, hippiak, euskal pastelak, Herri kirolak…
3. gunea:   Bazkari popularra,  bertsolariak, Zorabiok  eta Akiakule taldeak…
Umeen gunea:  Puzgarriak eta rokodromoa , Pirritx eta Porrotx, Txan magoa, tallerrak eta zirko eskola Kilimixkarekin…

Txartelen salmenta

10 eurotan salgai. Sarrerak martxoaren 30era bitartean erosi daitezke.

Eskoriatzan: Inkernun.

Aretxabaletan: Loramendin.

Arrasaten: AED eta AEKn.

Oñatin: Laixanen.

Bergaran: Arranon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak