Korrika kulturaleko 'Bidaia Intimoak' dokumentalaren emanaldiak Debagoienean

Usoa Agirre 2009ko martxoaren 4a

'Bidaia intimoak' dokumentala sortu zuten Korrika 16ren omenaldiaren isla izateko. Euskaraz bizi nahi dutenen herrira inguratutako lau pertsonen istorioa kontatzen du dokumentalak. Debagoienean bost lekutan emango dute dokumentala: Leintz Gatzagan, Oñatin, Antzuolan, Bergaran, Aretxabaletan eta Arrasaten.

Emanaldiak

  • Leintz Gatzaga: martxoak 13, 19:00etan, Gatz Museoan.
  • Oñati: martxoak 17, 19:00etan, kultur etxean.
  • Antzuola: martxoak 21, 18:00etan gaztetxean eta ondoren kafe tertulia.
  • Bergara: martxoak 24, 19:00etan, Zabalotegi aretoan.
  • Aretxabaleta: martxoak 25, 19:00etan, Arkupe kultur etxean.
  • Arrasate: martxoak 25, 10:00etan eta 19:00etan, Kulturaten.

Dokumentalaren fitxa teknikoa

Zuzendaria: Jon Maia. Zuzendari laguntzailea: Eriz Zapirain. Gidoia: Jon Maia. Argazki Zuzendaria: Juantxo Sardon. Muntaia: Guille Sanchez, Eriz Zapirain. Produkzio arduraduna: Izaro Goenaga.  Produkzio laguntzailea: Nagore Olkoz. Grafismoa: Maite Leizaola. Ekoizle Exekutiboa: Unai Ibarbia.

Protagonistak: Rami, Michele, Jesus Mari eta Tereixa.

Orio Produkzioak ekoiztetxeak AEK eta Korrika 16rentzat eginiko dokumentala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak