Korrika datorrela eta, hainbat ekimen antolatu dituzte

Aintzane Irizar 2007ko mar. 12a, 12:34
Martxoaren 25ean, domeka, iritsiko da Korrika Antzuolara. Ekitaldi horren inguruan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte herrian.

Martxoaren 25ean, domeka, 06:30ean, iritsiko da Korrika Antzuolara. Ordu horretan Deskarga gainera iritsiko dira Urretxuko korrikalariak. 06:50ean sartuko dira herrira; ordu horretan Olaker parera iristea aurrez ikusten dute. Korrika batzordeko kideen asmoa da goizeko ordu horretan antxintxinka egitera animatzen direnei txokolatea banatzea.


Korrika datorrela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte herrian. Aurreko asteburuan, esaterako, domekan, hilak 11, Gaztegunekoek txistorra pintxoak eta txokolatea saltzen jardun zuten; helburua zen dirua ateratzea Korrikari laguntzeko.

Martxoaren 23an, bestalde, Herri Ikastetxeko neska-mutikoek Korrika Txikia egingo dute; 16:00etan hasiko da herri kaleetan egingo dute.

Euskal Herrian Euskaraz elkarteak, azkenik, martxoaren 24an eta 25ean erakusketa bat jarriko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak