Korrika 16ko kilometroak salgai Arrasateko AEKn

Mireia Bikuña 2009ko mar. 11a, 17:52
Lekukoak Debagoienean egingo dituen kilometroak salgai daude Arrasateko AEKn. Interesatuek 943 77 03 69 telefonora dei dezakete edo arrasate@aek.org helbidera idatzi dezakete. Kilometro guztiak 380 eurotan salduko dituzte. Debagoienean guztira 56 kilometro egingo ditu lekukoak: Osintxun sei, Bergaran hiru, Antzuolan hamar, Oñatin 17, Arrasaten sei, Aretxabaletan hiru, Eskoriatzan zortzi eta Leintz Gatzagan hiru.

Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira! lelopean egingo dute Korrika 16a Tuteratik Gasteizera.

Debagoienean, 56 kilometro

Osintxura helduko da Korrika 16ko lekukoa apirilaren 5ean 00:00etan. Bergarara 00:37an helduko da. Antzuolatik (00:57) Urretxu aldera egingo du, eta Zumarragako eta Legazpiko kilometroak egin ondoren, oñatiarrek hartuko dute lekukoa Udana gainean. 04:12an helduko da lekukoa Oñatiko sarrerara, eta kalerik kale Arrasate aldera egingo du. Epelera helduko da 05:24an. Aretxabaletatik 06:03an pasako da, Eskoriatzatik 06:22an eta Leintz Gatzagatik 07:14an.

Korrika laguntzaile

Korrikari ekarpen pertsonala egin nahi diotenek, Korrika laguntzaile egin daitezke. 12 euroren truke, pina eta Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dien txartela jasoko dute. Debagoienean eskuratu daitezke, Leintz Gatzagako udalean, Eskoriatzako kultura etxean, Aretxabaletako Loramendin, Arrasateko AEKn eta AEDn, Antzuoako arropa salmentan, Bergarako Jardunen, Aramaioko udalean eta Oñatiko Arrano tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak