'Korrika 16' apirilaren 5ean iritsiko da Debagoienera

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko aza. 17a, 13:13

Dagoeneko aurkeztu dute 'Korrika 16'. Bi urtean behin AEKk antolatzen duen ekitaldia Tuteran hasiko da martxoaren 26an eta Gasteizen amaituko da apirilaren 5ean. Hain zuzen, Korrika azkeneko egun horretan pasako da guretik, apirilaren 5ean. Aurtengo leloa 'Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira' izango da, eta urtetan zehar Euskal Herrira etorri eta gure hizkuntza transmititu duten familiak omenduko dituzte.

Apirilaren 5ean, domekan, pasako da Korrika 16 debagoieneko herrietatik; hain  zuzen, Bergara, Antzuola, Oñati, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzatik. Aurtengo leloa Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira izango da, eta urtetan zehar Euskal Herrira etorri eta gure hizkuntza transmititu duten familiak omenduko dituzte. Omenaldi hau bi ardatz nagusi kontuan hartuta planteatu dute; batetik, familia horiek egin duten ekarpenagatik, eta bestetik, beraien guztien ekarpena eta konpromisoa azaleratu nahi dute, kanpotik datozen familientzako eta hemen jaiotako eta hazitako familia oraindik ez euskaldunentzako eredu izan daitezen.

Tuteran hasi eta Gasteizen amaitu


Korrika martxoaren 26an hasiko da Tuteran eta apirilaren 5ean amaituko da Gasteizen. Hain justu, azken egun horretan pasako da Korrika guretik.

Zer da Korrika?


Korrika Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

1980an hasi zen Oñatin


1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik 15 Korrika eta 28 urte igaro dira.

Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak